BIHAR DOK 13 DONOSTIAKO ZINEMALDIAN

Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek Prada Handbags Replica iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria (BCCren aita espirituala) mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, lidergoak banatu, eta menu gastronomiko bat sortu beharko dute. Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen. Azkenik, sukaldari gazteek egindako "Bihar dok amairu" menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio.

Ander Iriartek eta Aitor Bereziartuak zuzendutako dokumentala. MIROKUTANA-k eta REC GRABAKETA ESTUDIAk ekoitzia.

 

 

Hemen trailerra ikusgai:  https://vimeo.com/275235226

La máquina de pintar nubes

TEKNOLOGIA//

RECen jakin badakigu gure taldearen ekipamendu eta kualifikazio inbertsioak eragin zuzena duela gure lanaren mailan. Hori dela eta, ahalegin guztiak egiten ditugu puntako eta azkeneko teknologiarekin lan egiteko.

HD-TV Pro Tools Apple Dolby Digital DTS

Ezagut ezazu gure ekipamendua

GURE TALDEA//

Ikus-entzunezko zerbitzuen enpresa bat gara, eskarmentu handikoa eta EZBERDINA. Lana gustuko dugu, eta hori AGERIKOA da, produkzio bati heltzen diogunean KONPROMETITU egiten gara.

Baina, nola egiazta dezakezu hori, RECen bezero ez bazara? Zorionez, dena grabatuta dago zuk egiaztatu ahal izan dezazun: ZINEMA, IRRATIA, TELEBISTA, PUBLIZITATEA, SOINU BANDAK, etab.

Hortxe dago dena, gustu handiz egina, gainera; izan ere, RECen LANTZEN DUGUNA GARA.

Ezagut gaitzazu gehiago